
pentsatzen
Zer da Gazte-Txartel Munizipala?
Lasarte-Oriako Udalak aisiarako eta astialdirako antolaturiko jardueretan lasarteoriatar gazteei deskontuak eskaintzen dizkien txartel bat da.

imagen_trasparente
Zer behar da txartela lortzeko?Bi baldintza bete, besterik ez: Lasarte-Orian erroldaturik egotea eta 14 eta 30 urte bitarteko adina izatea, biak barne.

imagen_trasparente
Non tramitatzen da?Gazteen Informaziorako Udal-Bulegoan (Manuel Lekuona Kulturetxeko hirugarren solairuan). Egin behar duzun gauza bakarra zeure DNIa aurkeztea eta 5 euroko tasa ordaintzea da. Horrek txartela edukitzeko eskubidea emango dizu, eta 31 urte
betetzen dituzun egunean iraungitzen den arte baliatu ahalko duzu.

txartelen diseinua
Zer onura dakarzkizu?Gazte-Txartel Munizipalak %10eko deskontua izateko eskubidea
ematen dizu honako zerbitzu munizipal hauetan:
UDALAREN MUSIKA-ESKOLA
- Edozein zerbitzu edo jardueratan.
UDALAREN EUSKALTEGIA
- Edozein zerbitzu edo jardueratan.
JARDUERA KULTURALAK
- Zinemarako sarreretan, ikuskizun eszenikoetan eta edozein ikastarotan (dantza, gazteentzako ikastaroak...).
KIROL-ZERBITZUAK
- Urteko abonamenduetan (abonamendu familiarrean izan ezik).
- Edozein kirol-barruti munizipaletara sartzeko banakako txarteletan (hamar sarrerako bonuetan izan ezik).
- Saunan (hamar saioko bonuan izan ezik).
- Haurren eta helduen igeriketako ikastaroetan.
- Mantentzeko gimnastikako, aerobikeko eta fitnesseko jardueretan.
- Ahalmen-urritu psikikoentzako jardueretan.
- Aqua-Gymeko jardueretan, kirol-ludotekan (haurrak eta eskolaurrekoak) eta indoor ziklismoan.
EMAKUMEEN ZENTRO ZIBIKOA
- Edozein zerbitzu edo jardueratan.
PERTSONA DESGAITUENTZAKO AISIAKO ETA ASTIALDIKO KLUBA
- Edozein zerbitzu edo jardueratan.