1. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:
Udalekuetarako onartuak izateko eskaera-orria, behar bezala beteta ETA BI KOPIATAN Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko da maitzaren 17etik 31era bitartean, bi egunok barne, 9:00etatik 13:30etara bitartean, ondorengo agiri hauekin batera:
- Gurasoen N.A.N.aren fotokopia.
- Haurraren N.A.N.aren fotokopia edo, horren ezean, Famili Liburuarena.
- Haurraren bi argazki, atzealdean bere izena idatzirik dutela.
- Haurraren Informazio eta Osasun Fitxak eta Aitaren/Amaren Baimenaren Fitxa behar bezala beteta (honekin batera doazen inprimakiak).
- Gizarte-Segurantzako osasun-txartelaren fotokopia.
- Txertaketa-liburuaren fotokopia.
- Ordainketaren justifikagiria: 244,10 €. (KUTXAko 2101 0048 22 00.1006903.7 kontu korrontea)
- Gizarte-Zerbitzuko, Enpleguko eta Kooperazioko Departamentuak interesgarritzat jo dezakeen beste edozein agiri.
2. EXENTZIORAKO EDO HOBARIRAKO ESKAERA EGINEZ GERO AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Udalekuak ordaintzerakoan Exentziorako edo Hobarirako aukera izan nahi baduzu, ondorengo agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzu:
- Etxeko bizikide guztien N.A.N.aren fotokopia.
- Errentaren Aitorpenaren fotokopia edo, honen ezean, Aitortzen ez duelako Ziurtagiria (Hazienda:).
- Ondasunen ziurtagiria (Hazienda: 2, Errotaburu pasealekua).
- Bizikidetza-unitatearen dirusarreren justifikagiria(k):
- Kontua(k) dau(z)kateneko Banketxeak/ek bizikidetza-unitateko kide guztien Kaudimen Egoerari buruz egindako justifikagiriak.