Auditorioa beteta egongo da gonbidapenak amaitu baitira
Taxi pop-rock musik ataldeak kontzertua eskainiko du asteburu honetan Lasarte-Orian. Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioan izango dira larunbatean 22.30ean. Gazteria eta Festetako sailak antolatu du saioa eta helburua da, beste behin ere, bere ekimenekin musika estilo ezberdinak ekartzea.
Udalak jarraipena eman nahi dio horrela Despistaos, Pedro Javier Hermosilla, Gari, Ismael Serrano, Ken Zazpi edo Guaraná taldeen bisitarekin sortutako aurrekariari.
Taxi 2005ean sortu zen, Melón Diesel taldea banatuz geroztik. Boskotea bereizi zenean, taldekideak bi taldetan desegin ziren: Taxi (Dylan Ferro, Dani Fa eta Danny Bugeja kideekin) eta Area 52. Bigarren horrek ingelesezko rockaren alde egin zuen; Taxik, aldiz, mantendu egin du zaleekin zuen konpromisoa eta gaztelaniazko konposizioak egin ditu, Melón Dieselen jatorrizkoaren oso antzeko estiloa dutenak.
Auditorioa beteta egongo da, izan ere, gonbidapen guztiak amaitu dira. Gibraltarreko taldeak bere disko berriarena bestiak aurkeztuko ditu, aurrek olanetakoak gogoratzeaz gain.