Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

350 pertsonatik gora izan dira Bizitza Minatuak erakusketako bisita gidatuetan 

350 pertsona baino gehiagok bisitatu dute Bizitza minatuak, hamar urte beranduago erakusketa Lasarte-Oriako Udalak aurrera eraman duen sentsibilizazio kanpainaren baitan. Erakusketa, Udaleko Kooperazio sailak eta Euskal Fondoak antolatuta, joan den otsailaren 27ra arte egon zen Manuel Lekuona kultur etxean.

Ahalik eta publiko gehienera iristeko helburuarekin, Udalak bisita gidatuak antolatu ditu Gervasio Sánchezen pertsonen kontrako minen argazki erakusketa jarrita egon den bitartean. Ekimenean parte hartu dute Lasarte-Usurbil Institutuko ikasleek, Landaberri ikastolakoek, udal euskaltegikoek, Zentro Zibikoko emakume talde batek eta Danok-Kide elkartekoek, besteak beste.

Ana Urchueguía alkateak azaldu duenez, “oso kontentu gaude emaitzarekin eta erakusketara hurbildu diren taldeek erakutsi duten interesarekin”. “Horregatik, orain arte egindako lanari jarraipena eman nahi diogu eta, jasotako erantzuna ikusita, talde hauekin guztiekin sentsibilizazio ildo horretan zein modutan lan egin dezakegun aztertuko dugu”.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria