Antolatzailea: Lasarte-Oriako Gazteria eta Festa saila
Aurkezteko epea: 2011ko apirilaren 18tik maiatzaren 13ra
Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria eta Festetako sailak antolatzen duen musika maketa lehiaketako laugarren edizioa martxan da dagoeneko. Edozein estilotako taldeek eta bakarlariek parte hartu ahal izango dute (musika klasikoa salbu), beti ere, modu komertzialean editatutako materiala ez badute.
Parte-hartzaile guztiek hiruna kanta aurkeztu beharko dituzte, eta horietako bi gutxienez jatorrizkoak izango dira. Kanta bakoitzak hiru minutu inguruko iraupena izango du, eta MP3 formatoan bidaliko da.
Kantuekin batera, talde edo bakarlari bakoitzak
izena emateko fitxa aurkeztu beharko du behar bezala beteta eta, horrez gain, taldearen argazki bat. Hiru abestiek, izena emateko fitxak eta argazkiak ezingo dute 15MB baino gehiago eduki. Maketak helbide honetara bidali behar dira apirilaren 18tik maiatzaren 13ra:
maketak@lasarte-oria.org. Epe horretatik kanpo ez dira onartuko.
Sariak:
- Lehenengo saria: 1.000 euro esku-dirutan
- Lasarte-Oria saria: 700 euro esku-dirutan
Lehiaketako epaimahaia Gazteria eta Festetako batzordeak izendatuko du eta bere osaera lehiaketaren erabakiarekin batera emango da ezagutzera. Azken baloraziorako ez da kontuan hartuko grabaketaren kalitate teknikoa, beti ere, musika eta letra ondo entzuten direnean.