Urtezahar gauari begira, Udalak urtea amaitzeko berbena antolatu du Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegian 1.00etatik 5.00etara. Sarrerak aldez aurretik erosi ahali zango dira eta hiru euroko prezioa izango dute, udalerriko GKE batentzat joango direnak.
DJ batek gaua girotuko du eta bertaratzen direnek giro ezberdinen artean aukeratzeko parada izango dute eta kotilioi poltsa bat jasoko dute. Adin ezberdineko publikoari zuzendutako berbena izango da.