Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Aizpurua, Alegre, Díez eta Iglesias izan dira argazki rallyko sarituak 

Carlos Aizpurua, Raúl Alegre, Ricardo Díez eta Severiano Iglesias izan dira VII. Tomás Fernández Argazki Rallyko sarituak. Lehiaketak 31 parte-hartzaile izan ditu aurten, bost haurren atalean eta 26 helduenean, eta epaimahaiak horiek guztiek erakutsi duten maila ona azpimarratu du.

Sari banaketa joan den abenduaren 10ean izan zen eta Jesús María Zaballosek gidatu zuen, antolatzailea den Gazteria eta Festetako saileko lehendakaria.

Udazkena Lasarte-Orian izan da aurtengo gaia eta Carlos Aizpuruak irudi bilduma onenaren saria jaso du haurren atalean. Parte-hartzaile gazteenen artean irudirik onena Raúl Alegrerena izan dela erabaki du epaimahaiak.

Helduei dagokienez, Ricardo Díezena izan da bildumarik onena, eta argazkirik onenaren saria Severiano Iglesiasek jaso du.

Irabazleen argazkiak, eta baita gainontzeko parte-hartzaileenak ere, datorren abenduaren 17ra arte ikusi ahal izango dira Manuel Lekuona kultur etxean dagoen erakusketan.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria