Lasarte-Oriako Udalak azken aldi honetan zenbait hiritarren kexuak jaso ditu gidariek kaleetan dituzten ohitura txarrengatik. Oinezkoek errepidea pasatzeko ikuspen arriskuak sortzen dituzten ohiko aparkamendu txarrez gain, bada bereziki arduratzen duen arrazoi bat: semaforo ezberdinetan, bereziki Donostia Etorbidean eta Kale Nagusian, oso ohitura txarra antzeman dugu, izan ere, gidariek bukaeraraino luzatzen dute berdean pasatzea, dagoeneko gorrian pasatzeko eta oinezkoren bat harrapatzeko arriskuarekin, bere eskubidearekin bidea gurutzatzen ari dena. Antzeman dugu baita ere zenbait aparkamenduetako irteeretan, erosotasunez, autoak kontrako zentzuan irteten direla, parez pare datozenentzako arriskuarekin.
Hau guztia dela eta, dei egiten diogu gidarien ardurari zirkulazio arauak errespetatzeko eta pertsonen bizitza arriskuan ez jartzeko. Errepidean 30 segundo irabaztea oso garesti atera daiteke.