Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Lasarte-Oriak hondakinen sorrera gutxitzeko kanpaina berri batean parte hartuko du 

Eltzekondoa garbituz lemapean, San Markoseko Mankomunitateak sentsibilizazio kanpaina berria jarri du martxan hondakinen sorrera gutxitzeko.

Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietan postontzietan banatzen ari diren errezeta-liburuxka da, horien artean Lasarte-Oria.
Elikagaiak eta janari-hondarrak hobeto aprobetxatzeko eta hondakin gutxiago sortzeko aholkuak eta errezeta errazak ditu liburuxka honek.

Estatu espainiarrean, etxeetan erosten den janariaren hamarrena zaborretara botatzen da urtero: 60 kilo elikagai inguru pertsonako eta urteko. Txartutako fruta edo barazkiak, usain txarra duen haragia edo arraina, iraungitako esnekiak, ogia eta opilak dira zaborretara botatzen diren elikagaietako batzuk.

Postontzietan banatutako errezeta-liburuxkak lau atal ditu: 22 errezeta, aholkuak erosketa egiterakoan, elikagaiak ahalik eta gehien aprobetxatzeko aholkuak eta, azkenik, hondarrak beste osagai batzuk egiteko moduak.

Gainera, mankomunitateak aukera eskaintzen du interesa duenak errezeta berriak eta aholkuak bidali ahal izateko lehen errezeta-liburuxka osatzeko: msanmarcos@udal.gipuzkoa.net.



| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria