Ikasleak hondakinen prebentzioaren inguruan sentsibilizatzea. Hori da San Markos Mankomunitatearen Zirt edo zart: murriztu! kanpainak bilatzen duena eta horretan parte hartuko dute udalerriko ikasleek.
Guztira, Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako Lehen Hezkuntzako 67 zentrok parte hartuko dute (Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil), 10 eta 11 urte arteko 4.900 ikasle baino gehiagok.
Kanpainaren hirugarren edizioa da aurtengoa eta material didaktikoa eta baliabide ludikoak eta parte-hartzea bultzatzen dutenak erabiliko dira. Hori guztia ikasleek eta hurbilen dituztenek, familia esaterako, konpromiso handiagoa hartu dezaten hondakin gutxiago sortzeko.
Urriaren 1ean jarri zuten kanpaina martxan eta abenduaren 19ra arte luzatuko da, ikasgela bakoitzean bi saio egingo direlarik.