Udaleko eta zenbait elkartetako ordezkariek Plangintza Urbanistikorako Aholku-Batzordea eratu zuten joan den urriaren 20an. Herritarren parte-hartzerako organoa da, aholku-emailea urbanismoko gaietan.
Batzorde honen osaketarekin Udalak bilatzen duena da agente ezberdinen arteko koordinazioa, eta batez ere, horien parte-hartzea hirigintzaren antolamenduari buruzko Udalaren bihar-etziko erabakien orientabidean.
Lurzoruaren Lege berriak esaten du beren planeamendu urbanistikoa behin betikoz onartzeko konpetentzia duten udalerrietan derrigorrezko figura dela Aholku-Batzorde hau, eta horrela gertatzen da Lasarte-Oriaren kasuan.
Organu hau eztabaidarako eta aholku-emailea da. Kideek analisi dokumentuak eta txostenak egingo dituzte, proposamenak eta alternatibak eduki ditzaketenak, baina beti izango dira ez-losteleak gobernu organoentzat, hau da, ez dira derrigorrez bete beharko.
Batzordeko kideei dagokionez, Ana Urchueguía alkatea izango da lehendakaria, eta Hirigintza batzordeko lehendakaria den Iñaki Múgicak lehendakariorde bezala parte hartuko du. Bokal gisa arituko dira Ingurumeneko batzordeko lehendakaria, Ricardo Ortega, eta Korporazioa osatzen duten talde politiko bakoitzeko zinegotzi bat: José Ángel Encinas (PP), Fernando Escoriaza (PSE-EE), Jexux Izeta (EA), Estitxu Alkorta (EAJ), Ana Isabel Prieto (LOHP) eta talde bati adskribatu gabe dauden Joxe Goikoetxea, Erramun Baztarrika e Itziar Iartza.
Aholku-Batzordeko parte izango dira baita ere bizilagunen elkarteetako bi ordezkari (Joseba Iparragirre Oztabidetik eta Malu Kastresana Zabaleta Auzolanetik), talde ekologista bateko kide bat (Ainhoa Ortega Osiña Ekologistak Martxanetik), Tokiko Agenda 21eko Foroko ordezkari bat (Joxe Usabiaga) eta beste bat Aterpea merkatarien elkartekoa (Iñaki Chourraut).
Funtzionamenduari dagokionez, Aholku-Batzordearen Plenoak ospatuko dira bere funtzioak betetzeko beharrezko ikusten den guztietan. Horiek lehendakaritzak deituko ditu. Batzordearen gehiengo absolutuak ere eskatu dezake Plenoa ospatzea.
Partaide guztiek mintzatzeko eta bozkatzeko aukera dute Pleno horietan.