Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Zuzeneko kontzertuak izango dira Kultur Etxeko kafetegian 

Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegian kontzertuak izango dira ostiraletan hamabost egunero. Lasarte-Oriako Gazteria eta Festetako sailak hitzarmena sinatu du Xpression kultur elkartearekin eta horren bidez musika estilo askotariko taldeek bisitatuko dute udalerria.

Lasarteoriatarrei aisialdirako aukera berri bat eskaintzetik dator hitzarmenaren ideia. Baina Gazteria eta Festetako sailak harago joan nahi du bere ekintzekin solidarioa izateko aukera eskainiz. Hori dela eta, Udalak aprobetxatuko du kultur etxeko kafetegiko zerbitzua doan uzteko udalerriko irabazi asmorik gabeko taldeei, modu horretan beren gizarte xedeetarako irabazi bat lortzeko. Saileko lehendakaria den Jesús María Zaballosen nahia izan da lehen taldea Lasarte-Usurbil Institutuko ikasleak izatea. Bere ustez, “ikasturte amaierako bidaiarako irabazi bat lortzeko laguntzeko modua da, eta horrela erabakiak eta ardurak hartzen hasten dira”. “Familietako ekonomia laguntzeko modua ere bada”, gaineratu du.

Datorren urriaren 24tik eta abendura arte, hitzordu musikalak hamabostero izango dira 20.00etan. Doako saioak izango dira eta edonori irekiak. Zaballosek azaldu duenez, “ez ditugu talde ezagunen kontzertu handiak bakarrik egin nahi, baizik eta aukera eman nahi diegu baita ere musikaren munduan hasten diren taldeei, beren lehenengo pausoetan lagunduz”.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria