Lasarte-Oriako Udalak idatzi bat bidali zuen joan den abuztuan Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamentura, izan ere, hiritarrengandik kexuak egon dira N-1 errepideko zubiak Oztaran auzotik pasatzerakoan egoera txarrean dagoen baranda edo eskudela duelako. Erakunde foralak, konponketako arduraduna, erantzun du emergentziazko konponketarako proiektua prestatzen ari dela.
Bizilagunen kexuek azpimarratzen dute, argazkiez lagunduta, baranda herdoilduta dagoela eta argazki batean erakusten dute eskudelaren zati bat Oria ibaira erori dela. Udalak bere ardura adierazi nahi izan zuen Aldundira bidalitako eskutitzaren bidez, izan ere, zubia oinezkoentzako den eta ibaiaren ondoan dagoen pasealeku baten gainetik igarotzen baita. Era berean, baranda ikuskatzea eskatu zuen.
Bere erantzunean, Bide Azpiegituretako diputatuak, Eneko Goiak, adierazi du beren helburua hesiaren konponketa lanak lehen bai lehen hastea dela, eta baita ere, hala eskatzen duten gainontzeko elementuena. Horretarako, emergentziazko konponketa proiektua prestatzen ari dira, izan ere, azpiegiturak hala eskatzen du.
Aldi berean, Goiak azaldu du konponketa lanek zailtasunak eragingo dituztela, bereziki trafikoari dagokionez, izan ere, dentsitate handiko puntu bat da. Hortaz, egin beharrekoak aldez aurretik neurtu eta ahalik eta egokien zehaztu beharko dituzte.