INEMeko zentro kolaboratzailea den aldetik, Lasarte-Oriako Udalak FRIGORISTA espezialitatean prestatzeko ikastaro bat emango du urriaren 10etik azaroaren 28ra. Elektrizitateko ezaguerak dituzten eta langabezian dauden pertsonei zuzenduta dago nagusiki.
Ikastaroan parte hartzeko interesa duenak Udaleko Prestakuntza eta Enplegu arloko bulegora jo dezake (Villa Mirentxu, Donostia etorbidea 3, 943 37 61 83), edo Enplegu Bulegora (943 36 02 83). Bertan ikastaro horri eta beste batzuei buruzko informazio gehiago jasotzeaz gain, eskaera orria bete ahal izango da.