Lasarte-Oriako Udalak lerro hauen bidez deialdia egin nahi die herritarrei beren autoak minusbaliotasun bat duten pertsonentzako seinalatutako lekuetan ez uzteko. Askotan, horretarako baimena ez duten ibilgailuengatik okupatuta egoten dira aipatutako aparkalekuak, eta gizalegetasuna eskatzen du Udalak ohitura hori errotik mozteko.
Diputazioa da aparkaleku horietarako lizentziak ematen dituen administrazioa, beti ere, mediku epaimahaia pasa ondoren minusbaliotasun maila ikusteko. Pertsona horiei zuzendutako lekuetan aparkatzeak beren irisgarritasuna mugatzen du.
Udaltzaingoak kasu hauen zaintza gehituko du, eta zuzentzen ez badira, santzioak jarri beharrean aurkituko dira.