Duela 16 urte martxan jarri zen ildo solidarioari jarraiki, Udalak onartu du garapen bidean dauden herrialdeetara bideratuko duen laguntza eta 2008an 381.000 eurokoa izango da. Proiektuak zenbait herrialderi dagozkie eta horien artean daude Ekuatore Ginea (eguzki-lanparak erostea), Bolivia (elikagai-segurtasun programa) edo Sahara (garraio azpiegiturarako laguntza eta Oporrak Bakean programa). Udalak Somoton, Nikaraguan, martxan jarriko diren zenbait proiektu ere finantzatuko ditu: unibertsitateko ikasgelen eraberritzea, komunen, etxebizitzen eta espaloien eraikuntza, energia fotovoltaiko sistema, lan osagarriak kultur etxean, zine aretoko ekipamendua, eskulan ikastaroa edo Santiago auzoaren berrantolaketa.