Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Ekintza bandalikoak Villa Mirentxu inguruan 

Lasarte-Oriako Udalak lerro hauen bidez salatu nahi ditu Somoto parkean eta Villa Mirentxuko lorategietan egin dituzten ekintza bandalikoak. Bere garaian otorduetarako erabiltzen zen harrizko mahai bat puskatu dute eta bankuak erre eta beren lekutik atera dituzte.

 Zerbitzu Publikoetako saileko arduraduna den Martin Morenok azaldu duenez, “ondo pasatzeko ez dago zertan altxor publikoa apurtu behar, herritar guztien artean pagatzen duguna”. Aldi berean, horrelako ekintzak berriro ere ez suertatzeko neurriak hartuko dituztela adierazi du. Zaintza gehituko dute eta hondaketak egin dituztenak harrapatuz gero, gogor zigortuko dituzte.

Bestalde, Zerbitzu Publikoetako arduradunak berriro ere nabarmendu nahi izan duenez, “herritarrek orduz eta egunez kanpo ateratzen dituzte etxeko tresnak eta altzariak zaborretara”. Asteazkenetan atera behar dira, 20.00etatik aurrera, ostegun goizean jaso ditzaten. Osteguna jai eguna den kasuetan, astearte gauean atera beharko dira tresna eta altzariak, lehen aipatutako orduan.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria