Okendoko Barne Eraldaketarako Plan Berezia onartu zuen ostiralean Lasarte-Oriako Udaleko Plenoak. Aipatutako eremua ordenatuko duen dokumentuaren behin betiko onarpena izan zen, Okendoko ingurua izango dena ezartzen duen marko orokorra.
BEPBk ekarriko du Geltoki kaleko peatonalizazioa (Hipodromo etorbidetik kale Nagusira) eta Okendo plazaren zabalkuntza, udaletxea izango denaren aurrean geratuko dena. Gainera, anbulatorioaren lekua hartuko duten etxebizitzen eta komentuaren artean 7.000m2 baino gehiago izango dituen parke bat izango da.