Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

80 artistatik gora bilduko dira larunbatean Andatza plazan 

80 artistatik gora bilduko dira larunbatean Lasarte-Oriako Andatza plazan. Tirri Tarra taldeak kontzertuan aurkeztuko du bere bigarren diskoa, Argi beltz, Sotto Voce orkestra eta Alboka abesbatza lasarteoriatarrarekin batera. Rock sinfonikoko ikuskizuna 23.00etatik aurrera ikusteko aukera izango da eta Udaleko Gazteria eta Festetako sailak antolatu du. Doako emanaldia izango da.

Badira bederatzi urte Tirri Tarra fanfarre pasaitarra orkestra bihurtu zenetik eta Argi Beltz Et Incarnatus orkestrarekin eta Donostiako Orfeoiarekin grabatutako lana da. Alboka izango da oraingo honetan Orfeoiaren lekua hartuko duena.

Proiektu hau ia lau urteko lanaren ondorioa da Tirri Tarrako kideentzat. Bitarte horretan taldeko kidea den Sergio Zurutuzaren konposizioak prestatu dituzte. Oso estilo ezberdinak biltzen dituzte, sinfonismo klasikotik rock estilora, heavy eta folk kutsuekin.

Eszenaratzen duten ekitaldia ikusgarria da eta kritikak “izugarria” eta “liluragarria” bezala definitu du.

Jesús María Zaballos buru den sailaren helburua da, berak azaldu duen moduan, “estilo ezberdinetako artistak kontzertuan ekartzea, publiko ezberdinari zuzenduta, jakin baitakigu Lasarte-Orian gustu musikala askotarikoa dela”. “Zentzu horretan lanean jarraituko dugu, izan ere, gazteez hitz egiten dugunean ez diegu erreferentzia egiten 15 eta 18 urte artekoei bakarrik, baizik eta 28 eta 30 artekoei ere”.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria