Lasarte-Oriako Udaleko Kirol Zerbitzuak, kirol jarduerak antolatzen dituen Bizkortzen enpresarekin batera, inkesta batzuk egin ditu aipatutako zerbitzuaren erabiltzaileen artean. Urtero egiten den lan honen helburua da instalazioak erabiltzen dituzten kirolarien poztasun maila ezagutzea, eta horrekin zerbitzuak egokitu eta hobetu.
Zenbait aspekturen poztasun mailari dagokionez, monitoreak izan dira notarik altuena jaso dutenak (8,33), eta ordutegiak atzetik (7,9). Taldeko giroa (7,82) edo ikasle kopurua (7,2) izan dira hoberen baloratu dituzten beste aspektuetako batzuk.
Garbitasunari 6,99 nota eman diote inkestatuek, 6,77 materialari eta 6,27 espazioari.
Inkesta egin duten erabiltzaileen artean, ikastaroetara joateko arrazoi nagusi bezala ariketa fisikoa egiteko nahia azaldu dute (71,6%), eta %95,65k lortu duela aitortu du. Klaseetara ez joateari dagokionez, gehienek azaldu dute gaixo egoteagatik edo denbora faltagatik izan dela. Udal kiroldegira joateko gehienen arrazoia da (%45) etxetik gertu dutela eta beste edozein leku baino hobeto datorkiela. Horrez gain, inkestatuen erdiak uste du bere inguruko jendeak kirola egiten ez badu gogo faltagatik dela.
Kirol saileko zinegotzi arduraduna den Jesús María Zaballosek azaldu duenez, “pozik gaude inkesten emaitzekin eta, noski, datu horiek erabiliko ditugu ematen diren zerbitzuak hobetzeko”.