Gazteentzako ikastaroen lehen hiruhilabetea amaituta (reflexoterapia, batuka, tarot, perkusioa eta zeinuen lengoaia), Gazteria eta Festetako sailak inkesta bat egin du ikasleen artean beren balorazioa ezagutzeko.
Emaitzen arabera, ikasleei oso ekimen ona iruditzen zaie ikastaroena eta 5etik 4,73ko nota jarri dizkiete. Eskaintza motari ere nota altua jarri diote, 4,38. Inkesta egin duten ikasle guztiak pozik daude ikastaroa egin eta gero eta tailer beraren bigarren zati bat egiteko aukera izatea gustatuko litzaieke.
Gehien baloratu duten ikastaroa tarot izan da, 5 batekin. Horren atzetik egon da zeinuen lengoaia (4,63), reflexoterapia (4,5), batuka (4,14) eta, azkenik, perkusioa 4 batekin.
Inkesta hauen bidez Gazteria eta Festetako sailak bestelako informazioa ere jaso du, adibidez, monitoreen balorazio bat. Oso ona izan da eta nota gutxien izan duenak 4,6 bat jaso du 5etik. Emaitzek hutsune batzuk ere islatu dituzte espazioarekin edo ordutegiekin zerikusia dutenak eta, nola ez, hurrengo hiruhilabeteetarako proposamenak ere jaso dituzte.