Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Hogeita lau parte-hartzaile lehen maketa lehiaketan 

Joan den apirilaren 30ean amaitu zen Lasarte-Oriako lehen maketa lehiaketan parte hartzeko epea. Udaleko Gazteria eta Festetako sailak antolatutako txapelketa da eta oso harrera ona izan du, 24 lan aurkeztu dituzte guztira. Departamentuaren helburua da bere ekarpena egitea gazteek diskoa grabatzeko eta ezagutzera emateko beren ametsa lortu dezaten.

Parte-hartzaileen musika estiloak askotarikoak dira: pop, rock, kantautoreak, rock sinfonikoa…

24 parte-hartzaileen artean 17 dira eskualdekoak, eta bi lasarteoriatarrak. Horiez gain, Bartzelona, Madril, Valentzia, Zaragoza, Malaga, Tarragona eta Granadako artistek hartu dute parte.

Irabazleek 1.000 euroko saria jasoko dute metalikoan. Epaimahaiak Lasarte-Oria saria emango du baita ere, 700 eurokoa izango dena. Hori irabazteko aukera izateko taldeko %50k Lasarte-Orian erroldatuta egon beharko du. Maketa berdinak ezingo ditu bi sariak jaso. Gainera, lehiaketako irabazleek kontzertua eskainiko dute San Pedro jaietako azken egunean, uztailaren 1ean.

Txapeldunak aukeratuko dituen epaimahaia osatuko dute musika kritikariek, irrati esatariek eta musikaren munduko bestelako adituek.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria