Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

San Markoseko bigarren eskuko azoka Lasarte-Orian 

San Markoseko mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietan bigarren eskuko hamaika azoka antolatuko dituzte datozen egunetan. Ekimen hau hiri-hondakinak prebenitzeko ekintzen artean dago eta Lasarte-Oriara iritsiko da maiatzaren 25ean.

Askotariko produktuen postuak (arropa, apaingarriak...) Okendo plazan jarriko dituzte eta eguraldi txarra eginez gero Michelingo frontoira lekualdatuko da azoka. Ordutegia 10.00etatik 14.00etara izango da.

Edozein pertsona edo entitatek parte hartzeko aukera izango dute salmenta postu bat jarrita eta baldintza bakarrak produktuak bigarren eskukoak izatea eta ondo egotea izango dira. Aldez aurretik izena eman beharko da www.merka2sanmarcos.org webgunean edo 943 670249 telefono zenbakian.

Postuez gain, berrerabilera tailerrak, animazioa eta salmenta edo truke iragarkiak jartzeko panela eta webgune bat izango dira.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria