Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Zerbitzu Publikoetako sailaren oharra, zaborrak ateratzeari buruzkoa 

Garbitasuna eta lasarteoriatarren bizi kalitatea hobetzeko asmoz, Lasarte-Oriako Udaleko Zerbitzu Publikoetako sailak herritarrei gogoratu nahi die zein den zaborra ateratzeko modu egokia, izan ere, egokiak ez diren praktika ugari ikusten ari dira.

Alde batetik, altzariak ateratzeko eguna asteazkena da, 20.00etatik aurrera. Osteguna jai eguna den kasuetan astearte gauetan atera beharko dira, lehen aipatutako ordu berean.

Departamentuko arduraduna den Martín Morenok azaldu duen moduan, “ikusten ari gara jendeak nahi duenean ateratzen dituela altzariak eta horrek kaleak zikindu besterik ez du egiten”. “Egokiak ez diren praktika horiekin jarraituz gero, dagozkion santzioak jartzen hasi beharko dugu. Herritarren kolaborazioa behar dugu Lasarte-Oria garbi egoteko”.

Bestetik, Zerbitzu Publikoetako sailetik azpimarratzen dute berriro ere lurrazpiko kontainerrak dauden lekuetan zaborra ez dela utzi behar lehengo Z puntuetan. Udala inbertsio handia egiten ari da zabor guztia lur azpian edukitzeko (772.500 euro aurreikusita 2008rako) eta Z puntuetan uzteak gastua handitzen du, izan ere, lurrazpikoaz gain, espaloietan dagoen zaborra ere kendu behar izaten dute zerbitzuek, lana bikoiztuz.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria