Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

2008. urteko aurrekontu orokorraren proiektua onetsi da. 

Lasarte-Oriako Udaleko aurtengo aurrekontua 41.295.000 eurokoa izango da. Udalak inoiz kudeatu duen kopururik altuena da, 2007koa baino %43,13 handiagoa.

Egitekoak diren plan eta proiektuak hiru ardatz estrategiko izango dituzte: politika kulturala, politika soziala eta zerbitzu komunitarioen politika. Gainera, agerian geratzen da berriro ere bi oinarrirekin dagoen konpromisoa: hiritarrarekiko harrera eta zerbitzua eta garapen iraunkorra.

Onartutako aurrekontuak 19,5 milioi euroko inbertsio publikoa aurreikusten du, guztizkoaren %47,2 suposatzen duena. Sail horretan sartzen diren ekintzen artean azpimarragarria da Loidi-Barren urbanizazioarekin jarraitzeko (2006-2009) egingo den inbertsioa, 3 milioi eurokoa. Oriako pabilioien atzeko aldearen eraberritzea izango da beste inbertsio nagusienetako bat (2,6 milioi euro). Beste 2,5 milioi euro kirol eraikuntzetan inbertituko dira, batez ere udal kiroldegiko fatxada eta teilatua konpontzeko.

Gobernu taldeak osatutako aurrekontuak 1,7 milioi euro bideratzen ditu udaletxe berriarentzako, 2008 eta 2011 artean aurrera eramatea aurreikusten dena. Beste ekintza garrantzitsu bat zaharren egoitzaren birgaitzea izango da (1,6 milioi euro).

Aipatutakoez gain, aurrekontuak inbertsio hauek jasotzen ditu: Michelingo atzealdean ibai ondoko ibilbidea egitea eta ibaiaren bideratzea berritzea (314.000 euro), zabor bilketaren lurperatzea (772.500) edo berrikuntzak ikastetxeetan (338.000).

Aurrekontua berdea da aurtengoa, hirigintzaren eta ingurumenaren garapen iraunkorra duen udalerri eredu bat bultzatu nahi duena, herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak gehituz eta hobetuz eta herritarren parte-hartzearen aldeko apustua eginez.

Aldi berean, aurrekontu lehiakorra da, zerbitzuen hazkundeari, lehiakortasunari eta kalitateari lehentasuna ematen diona eta, helburu hori lortzeko, behar adina baliabide pertsonal eta material jartzen dituena. Horrek dakar giza kapitalean inbertsio garrantzitsu bat egitea, Udaleko pertsonala 17 lanpostu finko eta 91 tenporal berrirekin handitzea. Horrez gain suposatzen du teknologiaren aldeko apustua egitea herritarrek Internet bidez Udalaren kudeaketan sarbidea izatea ahalbidetuz.

Herrialde desabantailatuenekiko solidaritatea ere Udalak duen konpromisoa da eta aurrekontuaren %1,5 baino gehiago bideratzen diegu, 387.000 euro gutxi gorabehera.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria