Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Herriko argiteria publikoko kablearen lapurketa 

Lasarte-Oriako Udalak 48.000 eurotik gorako galerak kalkulatzen ditu, herriko argiteria publikoko kablearen lapurretagatik

Azken egunotan, Lasarte-Oriak kobrezko kablearen hainbat lapurreta nozitu ditu argiteria publikoan, eta galera horien kostua, Udalak kalkulatu duenez, 48.000 eurotik gorakoa da. Udaletxeak barkamena eskatzen die bizilagunei, horrek eragozpenik sorte badie, eta eragartzen du berriro jarriko dituela ostutako kableak, 4 kilometro baino gehiagoko luzerakoak.

Lapurretak Arranbide eta Tribunak arteko pasealekuetan, Zumaburuko parkearen atzealdean, ibai ondoko pasealeku berrian eta Azkorte bidean gertatu dira. Zumaburuko parkean, Oria ibaiaren paraleloko zonan, gainera, 100 metro ostu dituzte berdeguneetako bat ureztatzeko kabletik.

Inguruko beste udalerri batzuetan bezala, lapurrek jende gutxi dabilen puntuak hautatu dituzte lurpeko kablea osteko. Zaintza areagotu egin da antzeko ezaugarriak dituzten zonetan, horrelako egintzak berriro gerta ez daitezen, egundoko kalteak eragiten baitizkiete herritarrei bezala udalaren diru-kutxari ere.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria