Lasarte-Oriako Udaleko alkatetzak lerro hauen bidez salatu nahi ditu Zumaburu parkean izan diren ekintza bandalikoak. Ezezagunek zenbait zakarrontzi apurtu dituzte eta banku bat erre dute.
Udaletik neurriak hartuko dira horrelako ekintzak berriro ere ez errepikatzeko. Modu horretan, kalteen egile bezala identifikatutako pertsonak ordaintzera behartuta egongo dira.