Lasarte-Oriako hiritarrei ematen zaien arreta medikua eta urgentzien zerbitzua hobetzeko asmoz, Lasarte-Oriako Udalak osasun-langileentzako hiru aparkaleku erreserbatu ditu, mediku eta erizainentzako. Anbulatorioko atearen parean kokatuta, lehendik zeuden bi aparkalekuei batzen zaizkie eta arintasuna emango dute arreta zerbitzuan.