Lasarte-Oriako Udalak langabezian dauden 14 pertsona kontratatuko ditu. Enpleguaren sustapen programa berri baten baitan izango da, SPEE-INEM eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin.
Ekimenak bi proiektu hartzen ditu. Lehena lau hilabetetarako jardunaldiaren %85era. Horretarako kontratatuko dira eraikuntzarako bost peoi, hiru pintore laguntzaile, arotz laguntzaile bat, argiketari laguntzaile bat, errementari laguntzaile bat eta iturgin laguntzaile bat. Bigarren proiekturako beharko dira minusbaliotasuna duten bi administrari laguntzaile, sei hilabetetarako jardunaldiaren %80era.
Aukeraketan parte hartzeko beharrezkoa izango da langabezian egotea eta SPEE-INEM bulegoan inskribatuta egotea eskaintza hauek
www.redtrabaja.es webgunean publikatu baino lehen. Izen-ematea webgune berean egin beharko da eta
epea datorren ekainaren 15ean amaitzen da.
Aukeraketarako oinarrizko irizpidetzat hartuko dira, batetik, eskatzen den posturako egokitzapena eta, bestetik, gizarte eta enplegu parametroek ezarritako baremazioa. Lasarte-Orian erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute. Era berean, kanpoan geratuko dira aurretik Udalak sustatutako enplegu programaren batean parte hartu dutenek.
Informazio gehiago eskatzeko, interesa duten pertsonek Gizarte Zerbitzuak, Enplegu eta Kooperazioko sailera jo dezakete, Villa Mirentxun (Donostia Etorbidea 2, tel. 943 376179).
Ekimen hau batzen zaio duela gutxi alkatetzak hartutako erabakiari, kontratu bateko enpresa esleipendunei behartzeko kontratatzera udalerrian erroldatutako langabezian dauden pertsonak. Helburua da neurri handi batean enplegu mailan eragiten ari den krisi egoerari aurre egitea.
Klausula bat ezarriko da Udalak egiten dituen kontratu guztietarako pleguetan. Horren bidez, ezinbesteko baldintza izango da enpresa esleipendunek udalerriko langabezian dagoen jendea kontratatzea, INEM edo Lanbideko bulegoetan izena eman dutenak.
Enpresak enplegu bulegora jo beharko du kontratatuko diren postuen perfila betetzen duten pertsonen zerrenda eskatzera eta beraiek egingo dute aukeraketa. Udalaren ardura izango da kontratatutako pertsonek baldintzak betetzen dituztela ziurtatzea, bai langabezian egotea eta baita udalerrian erroldatuta egotea kontratuak irauten duen bitartean. Horrela egingo da, adibidez, Tokiko Enplegu eta Egonkortasunerako Estatuko Funtsarekin aurrera eramango diren bi ekipamenduekin, Gaztelekua eta Loidi-Barreneko frontoia eta padelaren bigarren fasea.