Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Alkatetzak proposamen alternatiboa aurkeztu du Ospitalera doan autobuserako 

Joan den maiatzaren 17an Lasarte-Oria eta Ospitaleak lotuko dituen autobus-linea martxan jarri ondoren, Lasarte-Oriako Udaleko alkatetzak bere desadostasuna azaldu du proposatutako ibilbidearekin, izan ere, Jesús María Zaballos alkatearen ustez, “ez du Udalak espero zuena betetzen ez eta udalerriaren eta bizilagun elkarteen aldarrikapenak”. Alkateak eskutitza bidali dio dagoeneko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuari, Arantza Tapiari, proposamen berri batekin, guztiz posiblea eta hiritarren eskakizunekin bat datorrena.

Autobusa udalerrian Hipodromoko zubitik sartzen denez, proposamenak jasotzen du Donostia Etorbiderantz joan beharrean, Tajamarreko errotondan hegoaldera hartzea, geldialdi hauek eginez: Kale Nagusian, Erretiratuen Elkartean, Txarteleko errotondan, Basaundi Bailaran eta Karmengo kaperan. Modu honetan, autobusak N-1 errepidea hartuko luke Orian Ospitaletara zuzenean joateko.
 
Alkatearen hitzetan, “teknikoki posiblea dela uste dugu, ez dela gehiegi eskatzea, kontuan hartuta Andoain, Urnieta eta Hernani Ospitaleekin lotzen dituen lineak sei geldialdi egiten dituela udalerri horietako bakoitzean, hiriko lineatzat hartzen ez bada ere”. “Gure ustez, Lasarte-Oria bezalako udalerri batek, ia 18.000 biztanle dituena, gainontzekoek duten tratu bera merezi du, horietako batzuk biztanleria gutxiago dutelarik”.
 
Horrez gain, alkatetzak autobusaren tamaina edo edukierarekin desadostasuna ere azaldu du. “20 plazarekin posible da Lasarte-Oriara iristean beteta edo ia beteta egotea, zain egon ondoren gure bizilagunak zerbitzurik gabe utziz”. Zaballosen ustetan, “ plaza gutxi dira ia 25.000 biztanleren beharrak asetzeko puntako orduetan”.
 
Hori guztia dela eta, Lasarte-Oriako Udalak eskatu du autobus-linea hau aurkeztu den terminoetan berriz ere hausnartzeko eta Udalaren eta hiritarren eskakizunei erantzuteko.

| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria