Lasarte-Oriako Udalak kontratu bateko enpresa esleipendunak behartuko ditu udalerrian erroldatutako langabezian dauden pertsonak kontratatzera. Alkatetzak hartutako erabakia izan da neurri handi batean enplegu mailan eragiten ari den krisi egoerari aurre egiteko.
Enplegua Udalaren konpetentzia ez bada ere, alkatetzak klausula bat ezartzea erabaki du egiten dituen kontratu guztietarako pleguetan. Horren bidez, ezinbesteko baldintza izango da enpresa esleipendunek udalerriko langabezian dagoen jendea kontratatzea, INEM edo Lanbideko bulegoetan izena eman dutenak.
Enpresak enplegu bulegora jo beharko du kontratatuko diren postuen perfila betetzen duten pertsonen zerrenda eskatzera eta beraiek egingo dute aukeraketa. Udalaren ardura izango da kontratatutako pertsonek baldintzak betetzen dituztela ziurtatzea, bai langabezian egotea eta baita udalerrian erroldatuta egotea kontratuak irauten duen bitartean. Horrela egingo da, adibidez, Tokiko Enplegu eta Egonkortasunerako Estatuko Funtsarekin aurrera eramango diren bi ekipamenduekin, Gaztelekua eta Loidi-Barreneko frontoia eta padelaren bigarren fasea.