Lasarte-Oriako Udaleko alkatetzatik egindako gestioen ondoren eta 2010ean zehar azpiegitura hidraulikoen proiektuak idazteko eskaerak egiteko deialdiari dagokionez, Añarbeko Urak-ek Udalak eskatutako proiektuen idazketa guztiak bere gain hartuko ditu.
Udalak egindako eskaerak izan dira, batetik, “Banaketa-sarea ordezkatu: zabalgune, Sasoeta, Bitarte, Buenos Aires, Abaloz gordailuaren ureztatzea” eta, bestetik, “Belartzatik irteten den hornidura-sarearen obra osagarriak”.
Bi proiektuak bakar batean jaso dira, “Belartzatik Lasarte-Oria hornitzeko sarearen berritzea – III. Fasea”. Aurrerago gauzatuko diren obrentzako balioetsi den kopurua gutxi gorabehera 499.800€koa da (BEZ kanpo).