Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Terrorismoaren biktimen omenezko ekitaldia 

Lasarte-Oriako Udalak terrorismoaren biktimen omenezko ekitaldia egingo du datorren astelehenean, otsailak 15. Errekonozimendu instituzionala da, beren adorearengatik eta zorigaitz ikaragarri baten aurrean izan duten duintasunarengatik.
 
Ekimena PSE-EE udal alderdiak aurkeztutako mozio batetik abiatu da, kontuan harturik biktimek eta beren gertuko pertsonek gertutasuna behar dutela, eta horregatik, gertuen duten gobernuak, beren Udalak, modu ezabaezin batean erakutsi behar die maitasun hori. Mozioa abenduaren 30eko Plenoan onartu zen PSE-EE, PP eta PCLO alderdien aldeko botoekin. EA eta EB abstenitu egin ziren eta ez adskribatutako zinegotziak eta EAJkoak ez ziren Plenora joan.
 
Ekitaldiak hamaika pertsona omenduko ditu bereziki, eraildako zortzi eta hiru zauritu. Lasarte-Orian egindako atentatuetako biktimak eta udalerritik kanpo atentatu baten biktima izan diren udalerriko bizilagunak dira.
 
Omenaldia 12.00etan hasiko da Udaleko pleno aretoan Carlos Rosat musikari lasarteoriatarraren parte-hartzearekin, zeharkako flautako bakarlaria. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kidea da 1982an sortu zenetik eta bi obra joko ditu ekitaldian zehar. Lehena, Syrinx, Claude Debussyrena. Bigarrena, El Cant dels ocells, askatasun eta itxaropen kantu herrikoi katalana, Pau Casals-ek nazioarteko bihurtu zuena Etxe Zurian jo zuenean.
 
Biktimak oroitzeko mozioa irakurri ondoren, Ana Urchueguía alkateak ekitaldiko oroigarri bat banatuko die familiei. Omenaldiak udaletxeko sarreran izango du jarraipena, plaka bat jarriko baita bertan ondorengo idatziarekin: Lasarte-Oriako hiriak terrorismoaren biktimen oroimenez eta omenez / El pueblo de Lasarte-Oria en recuerdo y homenaje a las víctimas del terrorismo.
 
Gainera, bigarren plaka bat desestaliko da, izan ere, Lasarte-Oria Oroitzapenaren Mapari batzen zaion hogeita hirugarren udalerria izango da, eta lehenengoa non Lakuak plaka bat jarriko duen betibizi lorearekin. Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimen Aldeko Bulegoak martxan jarri duen ekimen honen helburua da, plaka edo monumentuen bidez, erailketaren bat izan duten Euskadiko puntuak seinalatzea.
 
Udal korporazioko kideekin batera ekitaldian izango dira, besteak beste, Barne-Arazoetako Ministerioko Terrorismoaren Biktimen Laguntzarako Zuzendari Orokorra, José Manuel Rodríguez; Gobernuko Delegatua Euskadin, Miguel Ángel Cabieces; Gobernuko Delegatuordea Euskadin, Francisco Jordán de Urríes; Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburua, Rodolfo Ares; Terrorismoaren Biktimen Aldeko Bulegoko Zuzendaria, Maixabel Lasa; Arartekoaren Ondokoa, Julia Hernández; Gipuzkoako Batzar Orokorretako Presidentea, Rafaela Romero.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria