Lasarte-Oriako Udalak, Kudeatuz programaren barruan sarturiko prozesu partizipatibo baten bitartez erabaki nahi ditu 200.000 m2baino gehiagoko gune enblematiko horren ezaugarriak, udalerriko berdeguneak % 60tik gora gehitzea ekarriko baitu.Lasarte-Oriako Udalak garatuko duen parte-hartzezko prozesu berria Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen Kudeatuz programaren barruan kokatua dago, zeinaren xedea herritarrek parte hartzeko mekanismo efikazagoak sustatzea baita. Martxoan hasiko da, eta Plazaolako landa-parkea izango dena zein espaziok osatuko duten definitzen jardungo du beriziki.
200.000 m² baino gehiagoko hedadura duen gune hori hirigintzako plangintzaren hasierako fasean aurkitzen da, Barruko Erreformarako Plan Berezia idatzi zain. Hori dela eta, orain da unerik egokiena herritarren proposamenak jasotzeko, leku hori gu gutionagoa izan dadin.
Oztaran auzoan egongo da, Plazaolako bide berdearen paralelo doan ibarreko errekaren ondoan, eta izena ematen dion trenbide zaharraren trazatuan barrena hedatuko da. Landa-parke hau aukera bikaina dugu herritarrak kudeaketa publikoan inplikatzeko.

Kanpainaren logoa
Prozesua
Prozesua dinamizatzeaz arduratuko den enpresak plan bat diseinatu du, espazio hori populazioko sektore bakoitzaren premien eta lehentasunen arabera definitzeko: adinekoak, haurrak, gazteak eta helduak.
Lehen bilkura martxoan izango da, eta gutun baten bidez emango zaie horren berri lasarteoriatar guztiei, prozesuaren eduki guztiarekin. Aldez aurretik egingo den prentsaurreko batean ere emango da hasiera horren berri.