Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

KIUBen 2009an egindako erreklamazioak % 50etik gora gehitu dira 

Telefoniako operadoreak eta Iberdrolaren fakturazioak bereganatzen dituzte salaketa gehienak

Lasarte-Oriako Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak 2009. urtean zehar 2.002 kontsulta tramitatu ditu guztira, hau da, iaz baino %33 gehiago, bai eta 437 erreklamazio ere. Kopuru hori %56 gehitu da 2008. urtearen aldean, eta horietatik 100 kontsumitzailearen edo erabiltzailearen alde konpondu dira; gainerako kopuru handi bat, ordea, oraindik ez da amaitu, zeren eta ebazpenak, askotan, urtebete igaro eta gero iristen baitira.
 
Telefoniako operadoreak gertatu dira berriz ere erreklamazio gehien jaso duen sektorea, eta Orange (53) eta Telefónica-Movistar (46) dira salaketa gehien izan dituzten konpainiak. Horiekin batera, Iberdrolak argindarraren ordainagiriekin egindako fakturazioa (70) izan da, aurreko urteetan bezala, beste salaketa-iturri nagusietako bat.
 
KIUBen kudeatu diren 2.000 kontsulta baino gehiagoen motiboei dagokienez, telefoniaren sektoreak betetzen du, halaber, lehen postua hainbat gairekin loturiko kontsulten kopuruan: baimenik gabe alta ematea, eskatu eta informatu gabeko SMS mezuengatik kobratzea...
 
Lasarte-Oriako KIUBen, 1988an ezarri zenetik, urtez urte gehituz doa kontsulta, erreklamazio eta kexen kopurua, herritarrak gero eta kontzientziatuagoak baitaude kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa dituzten eskubideekin, eta, bereziki, zerbitzu munizipal honen funtzionamendu efikazari esker. Eusko Jaurlaritzak argitaratzen dituen kontsumoko memorietan, Lasarte-Oria lehenbiziko hamabost herrien artean ageri da erreklamazio-kopuruan, Donostia, Bilbo eta Gasteiz hiriburuekin eta Barakaldo, Getxo, Portugalete eta Durango hiri handiekin batera, besteak beste.

| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria