Loidi-Barren eremuko urbanizazio lanen baitan, datorren otsailaren 5ean, ostirala, asfaltatze lanak egingo dira Loidi kalean eta azken hau eta Goikaleren arteko bidegurutzean. Lanak egun osoan zehar luzatzea aurreikusita dago.
Hori dela eta, trafikoa moztea beharrezkoa izango da, bai Loidi kalean eta baita Goikalen ere. Lasarte-Oriatik Urnietarako bidea eta Urnietatik Lasarte-Oriarakoa ibilbide alternatiboetatik egin beharko da.
Udaletik barkamena eskatu nahi dugu trafiko mozketa honen ondorioz sortu daitezkeen eragozpenengatik.