Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Obras Especiales Gipuzkoa S.A. enpresak egingo du Atsobakar egoitzaren eraberritzea 

Lasarte-Oriako Udalak behin betikoz esleitu dio Obras Especiales Gipuzkoa S.A. enpresari Atsobakar egoitza eraberritzeko obra, epe laburrean hasiko dena. Proiektuak hiru aurrerapen garrantzitsu ekarriko dizkio egoitzari: zentroaren erreforma orokorra, Psikogeriatriako Unitate baten sorrera eta Eguneko Zentroaren handitzea.

Inbertsioa 2,5 milioi eurokoa izango da eta obraren finantzazioa Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artekoa izango da. Lau urteko gestioaren ondoren, Ana Urchueguía alkateak orain dela hilabete batzuk sinatu zuen elkarlanerako hitzarmena aldundiarekin. Adinekoen beharrak asetzeko eta beren bizi-kalitatea hobetzeko apustua da.
 
Proiektuak aurreikusten du eraikina handitzea eta altzariak bertan bizi direnen beharretara egokitzea. Gainera, Psikogeriatriako Unitate bat sortuko da 400 metro karratutik gora eta 15 plaza izango dituena. Alkateak beharrezko ikusten du egoitzan bizi direnen perfil ezberdinetara egokitzea, izan ere, “ez ditugu gure aiton-amonak udalerritik kanpo lekualdatu nahi, beste egoitza batzuetan egiten duten moduan”. Horretarako, perfil ezberdinetako adinduentzako espazioak sortuko dira, hau da, basikoa, osasun-kargaduna, narriadura kognitiboko perfila eta psikogeriatrikoa”. Azkenik, Eguneko Zentroa 15 plazatik 25era handituko da erantzun egokiagoa emateko.
 
Elkarlanerako hitzarmenak jasotzen duen moduan, Foru Aldundiak %75 abonatuko du eta gainontzekoa Lasarte-Oriako Udalak finantzatuko du.
 
Alkatearen hitzetan, “gure aiton-amonek beren ingurunean egoteko aukera izatea defendatzen dugu argi eta garbi, ulertzen baitugu beren bizitzako azken etapan hori izan daitekeela egokiena, eta ildo horretan lanean jarraituko dugu”.

| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria