Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Urtarrilaren 28an hasiko dira saneamenduko intertzeptore orokorreko lanak 

Datorren ostegunean, urtarrilak 28, Lasarte-Oria eta Usurbil udalerrien saneamenduko intertzeptore orokorreko lanak hasiko dira. Obrak Zumaburu eta Ola kaleetan bilduko dira eta 19 hilabetez luzatuko dira gutxi gorabehera.

Iparraldeko Konfederazio Hidrogra¬fikoak sustatutako proiektua da (Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioa). Garrantzi bereziko lana izango da udalerriarentzat, izan ere, horri esker Loiolako araztegiarekin konektatuko baita eta, ondorioz, Oria ibaira isurketarik egingo ez denez gero, ibaiaren kalitatea eta haren ingurunea hobetuko da.

Herritarrei ahalik eta gutxiena jasanarazteko eta irtenbideak emateko, lau fase independentetan ekingo zaio proiektuari. Bere momentuan fase horietako bakoitzaren berri emango da komunikabideetan, Udalaren webgunean eta eragindako atarietan.

Lehenengo fasea Zumaburu kaleari dagokio, Ola kalearekin elkartzen den tokitik Isla plazako lurpeko parkingeko ibilgailuen irteera artekoa. Lanak 28an bertan hasiko dira, beraz, aipatutako eremua ibilgailuz libre geratu beharko du 27an.

Exekuzio epea lau astetakoa izango da. Zirkulazioa Ganbo Kaletik desbideratuko da, gero Zumaburu Kalera sartzeko, moztutako zatia behin pasatuta.

Lurpeko parkingeko sarrera-irteerak oraingo irteerako arrapalatik egingo da, horregatik, bi semaforo ipiniko dira zirkulazio horiek antolatzeko. Gainera, aparkalekuak prestatuko dira Ganbo kalearen alde banatan, aldi batez ezeztatuko direnen ordezkoak.

Alkatetzatik barkamena eskatu nahi dugu sortu daitezkeen eragozpenengatik eta bizilagunen laguntza izango dugulakoan gaude.


Fitxategiak

| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria