Lasarte-Oriako Udalak martxan jarri ditu dagoeneko Loidi-Barreneko errotazioko aparkalekuko tarifa bereziak.
Gaueko tarifa egun bateko 19.00etatik hurrengo eguneko 7.59ak arte aplikatuko da, eta tasa euro 1ekoa izango da gau osoarengatik. Tarifa honetarako aukera izateko, ibilgailua gutxienez sei orduz eduki behar da aparkalekuan.
Asteburutako tarifari dagokionez, euro 1ekoa izango da baita ere egonaldi osoarengatik. Igandetan aplikatuko da, 8.00etatik 18.59etara, beti ere, gutxienez sei orduz ibilgailua bertan izanda.
Udaleko alkatetzak jakin badaki herritar askorentzako arazo handia dela aparkatzea, eta modu honetako neurriekin lanean jarraituko dute zailtasun horri irtenbidea emateko.
Gogoratu, solairu bateko aparkalekua dela, 40 lekukoa, horietako bat mugikortasun urriko pertsonentzat. Eguneko 24 orduetan zabalik egongo da. Eguneroko tarifa orokorrak hauek dira: 60 zentimo lehenengo ordua, 1,20€ bigarrena eta hirugarrena eta, 1,44€ laugarrenetik aurrera.
| TARIFA | |
| 1.- Eguneko tarifa DENBORAKO (minututan) | |
| * 0-60 min | 0,010 €/min |
| * 61-180 min | 0,020 €/min |
| * 181-600 min | 0,024 €/min |
| * Eguneko gehiengoa | 14,00 € |
| 2.- Tiketa galtzea | 14,00 € |
| 3.- TARIFA BEREZIAK | |
| * Gaueko Tarifa | 1,00 € |
| * Asteburuko Tarifa | 1,00 € |
OHARRA:
Loidi-Barreneko txandakako aparkalekuko tarifak txartelarekin bakarrik ordaindu ahalko dira, izan ere, makinak ez ditu txanponak hartuko.