Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Gabonetako jardueren balorazioa 

Gabonetako festak pasata, haurrentzako parkea ekintza erakargarriena izan den jarduerez betetako egunen ondoren, Udaletik gure balorazioa egin nahi dugu.

8.000 pertsona baino gehiago pasa dira parketik Michelingo frontoian egon den hamabi egunetan. Egoera orokorra orain dena izanda, ahalegin ekonomiko bat eginez, GHPren aurrekontua igo dugu 40.000 eurotik 42.500era. Horrez gain, urtarrilaren 4ra arte mantendu dugu, joan den urtean egin genuen moduan. Horrenbeste jende biltzen duen jarduera hau sustatu nahi dugu, helduentzako Urte Zahar Gaueko berbena bertan behera uztea ekarri badu ere. Urtero joateko ohitura zutenei barkamena eskatzeko aprobetxatu nahi dut, baina lehentasunezkotzat jo dugu Gabonetako Haur Parkea, urtetik urtera duen arrakastagatik.

Jendetza hori zela eta, lehenengo egunen ondoren sarrera txanda ezberdinetan banatu behar izan genuen. Sortutako errenka luzeek ondorio bezala izan zuten zenbait haurrek parkera sartu gabe geratzea. Zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz sortu ziren ordu eta erdiko txandak eta neurri horrekin konpondu ziren leku arazoak. Zenbait herritarren posta elektronikoak jaso ditugu jarduera eskertzen eta, aldi berean, datorren urterako proposamenak egin dizkigute, adibidez, lasarteoriatarrak ez direnei gehiago kobratzea sarreran. Kontuan izango dugun neurria da.

Berria izan da baita ere parkea jartzeko enpresa esleipenduna, eta antolakuntza eta elementu berriek oso harrera ona izan dute.

Erregeen desfileari dagokionez, eguraldiak joan den urtean baino gehiago lagundu zuen eta haurrek gozatu ahal izan zuten ibilbidearekin. Bertakoen erosotasunerako, Erregeek Atsobakar egoitzara bisita egin zuten goizean, eguneko azken orduan izan beharrean. Festa giroan, aiton-amona guztiek beren oparia jaso zuten.

Eskerrak ematea besterik ez zait geratzen, bai parte hartu duten pertsona guztiei eta baita jarduera guztiak aurrera eramatea posible egin duten guztiei, izan ere, beraien laguntza gabe ez zen posible izango.

Jesús María Zaballos
Gazteria eta Festetako saileko lehendakaria


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria