Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Ikastetxeetako instalazioak egokitzeko eta hobetzeko lanak hasi dira 

Lasarte-Oriako Udaleko alkatetzak inbertsio garrantzitsu bat onartu du Landaberri, Garaikoetxea, Sasoeta eta Zumaburu ikastetxeak egokitzeko eta hobetzeko. Instalazio ezberdinek zituzten beharren kontziente izanda, Udalak ikerketa bat egin zuen eta horrek eman ditu eraberritze orokor baterako gida-lerroak.

Inbertsio orokorra 747.210 eurokoa da eta lanak aurrera eramango dituen enpresa esleipenduna Miguel Imaz S.A. izan da. Lanak abenduaren 23an hasi ziren lau ikastetxeetan eta apirilean amaituko dira.

Landaberrirako aurrekontua 276.765 eurokoa da. Komunak berrituko dituzte eta gimnasioko zoladura aldatuko dute parket flotatzailea jartzeko intsonorizazioarekin. Lanen barne dago baita ere frontoiaren estalkia eta fatxada konpontzea, jolastokian itxiera berria jartzea edo bideak asfaltatzea.
Garaikoetxeari dagokionez, jolastokiko oztopo arkitektonikoak kenduko dituzte, segurtasunezko lurzoru berriak jarriko dira eta bai berokuntzan eta baita drainatzeetan ere hobekuntza lanak izango dira. Aurrekontua 203.430 eurokoa da.

Sasoeta ikastetxean eraikinaren zenbait estalki berrituko dira, zoladura jartzeko lanak egingo dira, arotzeriako obrak fatxadan, oztopo arkitektonikoak kenduko dituzte eta jolastokian segurtasunezko lurzoruak eta haurrentzako jolasak jarriko dituzte, besteak beste. Guztira 160.335 euroko aurrekontua izango da.

Azkenik, Zumabururako aurrekontua 106.678 eurokoa izango da eta horren baitan daude jolastokia jostailuz hornitzea, komunetako berrikuntzak, leihoetako mentsulen berrikuntza edo EPA kokatzen den hirugarren solairuko intsonorizazioa.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria