Lasarte-Oriako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailarekin eta, horren bidez, udalerria lan-mundurako sarrerarako Betikolan programaren parte izango da. Ekimenak lan-merkatura iristea erraztuko die diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonei, adinekoen zaintzaile gisa.
Proiektu berritzailea eta esperimentala da eta 30 Udalek parte hartuko dute. Ana Urchueguía alkateak partaide izatearen garrantzia azpimarratu du, izan ere, “hezkuntza da lanik ez duten eta gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonei eman diezaiekegun erremintarik onena”.
Programak lan-merkatuan eskari handia duen arlo bat baliatzea ere bilatzen du, adinekoen zaintza, eta baita ezkutuko ekonomian kokatu izan den sektore bati duintasuna ematea.
Lasarte-Oriako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak programan parte hartzeko hautagaien lehen aukeraketa bat egingo du. Ondoren, pertsona horiek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzura bideratuko dituzte behin betiko hautaketa egin dezan. Hamahiru izango dira guztira. Bost bat hilabetetako hezkuntza ikastaro bat emango zaie eta, jarraian, sei hilabeteko kontratua egingo zaie.