Ana Urchueguía alkateak eta Mikel Cabieces Gobernuko Delegatuak Loidi-Barreneko frontoi berria bisitatu dute, dagoeneko herritarrek erabiltzeko prest dagoena. Tokian Tokiko Estatuko Funtsarekin burututako obretako bat da, Oriako pabilioien atzealdearen eraberritzearekin batera.
Proiektu honek irtenbidea ematen dio Okendon aurreikusita zegoen frontoiaren lekualdaketari Loidi-Barren eremura, udal kiroldegiaren ondoan dagoen partzelara. Gainera, udalerriko kirol ekipamenduaren osaketa eta sendotzea suposatzen du.
Altuera ezberdineko bi bolumen dira, frontoia alde batetik eta padeleko pista bestetik. Azken honek, gainera, pareta prestatuta izango du aurrerago rokodromo bat jartzeko. Instalazio berriaren estaldura argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatzeko diseinatu da, ahal den neurrian argiztapenean aurrezteko. Padel pistaren ekipamendua obraren bigarren fasearen parte da, apirilerako aurreikusita dagoena.
GEDI S.A. izan zen proiektuaren esleipenduna, 680.000 euroko zenbatekoarekin.