Lasarte-Oriako Udalak hitzarmena sinatu du Nazio Batuen Erakundearekin eta horren isla izango da Ekuadorrekin garatuko den kooperazioa. Horrela, Udala, NBGPko parte izango da lehenengoz, Nazio Batuen Garapenerako Programa.
Proiektu hau Carchi probintziako Cantón Mira eremuan egingo de zentro gerontologikoan gauzatuko da. Hogar del Anciano izango da bere izena eta helburua, helduenen osasuna eta bizi kalitatea hobetzea osasun zerbitzuak indartuz.
Populazio zaharrena gutxi zaindu den sektorea izan da eta, zentzu batean, baztertuta egon da giza kapitalaren garapenean eta indartzean. Ez bakarrik sektore zaurgarri hau bultzatzeko politiken faltagatik , baita egunetik egunera areagotzen den familiaren abandonuagatik, populazio honetan zuzenean eragiten duena.
Proiektuaren xedea da azpiegitura egoki bat ezartzea, ekipamendu egokiarekin, Cantón Mirako hirugarren adineko pertsonek arreta osoa eta duina izan dezaten.