Lasarte-Oriako Udalak kolunbarioa du dagoeneko udal hilerrian eta 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera egongo da martxan. Ana Urchueguía alkateak azaldu duenez, “gure helburua da egungo beharrei egokitzea eta herritarrei zerbitzu oso bat eskaintzea”. Bere hitzetan, “azken urteotan ehorzketa kopurua jaitsi egin da eta errausketa kopurua %40 ingurukoa da”.
Kolunbarioak errautsentzako 96 horma-hilobi ditu.