Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Alkateak EBren gobernu akordioaren haustura azaldu du 

Ana Urchueguía alkateak azaldu duenez, “gure ardura da lasarteoriatarren interesak defendatzea eta uste dugu hau ez dela momentu egokiena hondakinen atez ateko bilketa sistema ezartzeko”. “Ahalik eta neurri gehien hartu behar dira ingurumena babesteko, baina, baina orain irtenbidea ez da atez atekoa, aztertzen jarraitu behar da”.

Lasarte-Oriako PSE-EE alderdiak prentsaurrekoa eskaini zuen EBk gobernu akordioa hautsi ondoren. Urchueguíaren hitzetan, “bi taldeen arteko zintzotasuna erabatekoa izan da orain arte, baina ezin izan dugu atez atekoaren oztopoa saihestu”. “Egia da akordio bat genuela oraingoa ez den beste bilketa alternatibo batzuk aztertzeko, baina bizilagunen kezka eta ardura sumatu ditugu atez atekoa jartzeko aukerarekin. Gure ustez gehiago hausnartu behar da bosgarren kontainerrari buruz eta horrela azaldu genion EBko ordezkariari, baina berak haustea erabaki du ezinbestekotzat jotzen duenaren aurrean”.

Alkateak argitu du ez daudela neurri alternatiboen kontra: “Alderantziz, izan ere, aurrerapauso garrantzitsuak ematen ari gara gaikako bilketan eta 2004tik hona %25 murriztu dugu San Marcosera bidaltzen dugun zaborra. Oso kontzientziatuta gaude eta gaikako bilketan gehiago sakondu behar dela uste dugu”. Urchueguiarentzat orain egin behar den hausnarketa bosgarren kontainerrarena da eta ezin da atez atekoa bezalako gai bat ezarri herritarren gehiengoa kontra dagoenean. “Inkesta bat egin zen, bai, baina iruditzen zait jendeak ez zuela ulertu zertan datzan atez ateko sistema ezarrita ikusi denean sortu baita eztabaida handiena”.

Alkateak azaldu duenez, “interes orokorra gailendu zaio taldekoari, izan ere, orain arte genuen gehiengoa galtzea suposatu du, baina hori da egin dugun apustua eta uste dugu, udalerriaren onurarako, asmatu egin dugula”. Lasarte-Oriako PSE-EE alderdiak bazekien bere erabakiak akordio haustea ekar zezakeela. “Orain akordio zehatzetara irekita gaude, gure hiritarrentzat ona izan daitekeen guztirako”.

Akordioa hautsi izanak suposatuko du orain berrantolatu egin behar direla EBko zinegotziak zituen bi sailak, Euskera eta Ingurumen, Merkataritza, Kontsumo eta Osasuna. “Gehiengoarekin edo gabe, beti utzi diogu batzordeetako bat oposizioari eta orain ere horrela egingo dugu”.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria