Eusko Jaurlaritzak antzerki enpresak laguntzeko sustatzen duen Antzerkia Bultzatuz programaren baitan, hiru obra ikusteko aukera izango da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Hitzorduak urriaren 17an, abenduaren 18an eta urtarrilaren 15ean izango dira eta helburua da erantzun zehatz bat ematea ikuskizunen kontratazioan dagoen atzeraldi orokorrari.
Lasarte-Oriako Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak programarekin bat egin nahi izan du arte eszenikoen sektorean enpleguari eusteko neurri bezala.
Hiru antzerki lanetan humorea ardatz hartuta, larunbatean, urriak 17, Txalo konpainiak Ate-joka obra eskainiko du, eta baita gaztelaniazko bertsioa ere, Pareja de tres. Abenduaren 18an Las vacaciones de Josefa antzezlanaren txanda izango da, Belinda Washington, Carlos Lozano eta María Luisa Merlo aktoreekin. Azkenik, urtarrilaren 15ean, Desnudos en Central Park ikusteko aukera izango da, Manuel Galiana eta Emma Ozoresekin.
Antzerkia Bultzatuz dagoeneko martxan dauden programen osagarri bat bezala aurkezten da, eta etorkizunean antzeko ekimenak aurrera eramatea aurreikusten da haurrentzako antzerkiari eta kalekoari zuzenduta. Eusko Jaurlaritzak ezartzen du konpainien zerrenda eta kostuak. Finantzazioaren %34 Jaurlaritzari dagokio, %33 Lasarte-Oriako Udalari eta beste %33 txartelen salmentari. Txalo konpainiaren kasuan, Lasarte-Oriako Udalari dagokion zenbatekoa ere bere gain hartuko du.
| PROGRAMA Antzerkia Bultzatuz |
| Urriak 17:
Abenduak 18:
Urtarrilak 15:
|