Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/01/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Gazteria saila Facebook eta Tuenti gizarte sareetan 

Gazteria saila Gazteideiak lehiaketako ideia irabazleetako bat martxan jartzen hasi da dagoeneko. Javier Corbacho lasarteoriatarrak egindako proposamena da, teknologia berriak Udalaren eta gazteriaren arteko elkarreraginerako egokitzeko.

Helburua ekimen ezberdinen bidez garatuko da, horietako lehena Facebook eta Tuenti gizarte sareetan oinarrituta. Horietan bietan Lasarte-Oria Gaztea izeneko taldea sortu da. Talde honetako kide egiten diren gazte guztiek kontzertu, ikastaro lehiaketa edo Gazteria sailak antolatzen duen beste edozein ekimenari buruzko informazioa jasoko dute.

Lehiaketaren helburua da gazteen ekimenak gauzatu daitezen sustatzea, parte-hartzea, sormena eta inplikazioa bultzatuz.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria