Lasarte-Oriako Udaleko alkatetzak bere poza azaldu du Foru Aldundiak N-1 errepidean pantaila akustikoak jartzeko oniritzia eman duelako, zehazki, 625 metro Sasoeta eta Zumaburu auzoen ondoan. Neurri honek erantzuna ematen dio urteetan Udaletik egin den eskariari jasaten diren zarata mailak murrizteko.
Bereziki eragindako udalerria izanik, alkatetzak hiritarren interesak defendatu nahi izan ditu beti, eta orain murriztu egingo dira N-1 errepidea bezalako azpiegitura batek sortzen dituen eragozpenak. Gainera, neurri isolatu bat ez izatea espero dute eta aurrerantzean horrelako ekintzekin jarraitzea lasarteoriatarren bizi-kalitatea hobetzeko.
70 eta 74 dezibelio arteko zaratak jasaten dituen populazio kopuru handiena du Lasarte-Oriak Gipuzkoa mailan, eta Munduko Osasun Elkarteak 55 dezibelioko neurriak aholkatzen ditu egunez. Gainera, Gipuzkoako udalerri bakarra da non leku batzuetan 75 dezibeliotik gorako zarata mailak jasaten diren.