Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

San Pedro jaietako balorazioa 

Behin blusak zintzilikatuta, herriko festetako balorazioa egin nahi dugu Udaletik. Dibertimenduz beteriko egunak izan dira eta hiritarrek aurreikuspen guztiak bete dituzue parte-hartze handiarekin ekitaldi guztietan.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu programako ekitaldi guztiek izan duten harrera onarengatik, nagusi izan den giro onarengatik eta, azken finean, lau egun hauek utzi diguten sentsazio onarengatik.

San Pedro jaietako preludioraino luzatzen dugun sentsazioa da, aste osoan zehar ekitaldiak izan baitziren, larunbatekoa azpimarratuz, izan ere, Udalak eta ostalariek gau-jai interesgarria antolatu zuten motorrak berotzen juteko.

Askotariko publikoarentzako berrikuntzak izan ditu programak, adibidez, Joaldunak, Betizu edo Gatibu, dagoeneko ohitura bilakatu diren ekitaldiak alde batera utzi gabe. Folklore jaialdiak arrakasta handia izan zuen, danborradek bezala. Aipamen berezia merezi du Jon Tecedorri egindako omenaldi postumoak, emozio-karga handia izan zuena.

Aipatzekoa da baita ere Aterpeak eta Ttakunek antolatzen duten sardina jana eta sagardo dastatzearen lekualdaketaren arrakasta. Udalak utzitako Villa Mirentxuko lorategietan egin zen, eta lasarteoriatar guztiek jardunaldi atseginaz gozatzeko aukera izan zuten belarretan eserita.

Aipamen negatibo bezala esan bandalismo ekintzaren bat eta gertakari puntualak egon direla, baina espero eta desiratzen dugu hurrengoetan ez dela horrelakorik izango.

Azkenik, esan dezakegu, aurtengo aurrekontu partida baxuagoa izan bada ere, egoera ekonomikoak Udalei ere eragiten baitigu, San Pedro jaiak ez direla okerragoak izan. Maila mantentzeko arduratu eta mugitu gara, eta Gazteria eta Festetako sailak esfortzu handia egin du merezi dituzuen moduko jaiak antolatzeko. Espero dugu datorren urteko festak hobeak izatea, edo berdinak behintzat, eta horretarako lanari ekin diogu dagoeneko.


Ana Urchueguía Asensio
Lasarte-Oriako alkatea


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria